XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biltzarkideak:

Osasun Jardunaldi hau hasi aurretik bi hitzetan adierazi nahi nuke pozgarria gertatzen zaidala hemen zuekin egotea. Bi dira hartarako arrazoiak.

Alde batetik nahikoa da jardunaldiko hitzaldiei eta lanei erreparatzea konturatzeko honelako ekimenek euskalgintzan garrantzia handia dutela, eguneroko harremanez gain eta hizkuntzazko aldarrikapen eta erreibindikazioez gain, lan sendoa ere premiazkoa duelako euskararen finkapenak. Lan sendoa eta, nolabait esateko, kalitatezkoa, goi mailakoa. Ikerketa euskaraz egitea eta euskaraz jendaurrean aurkeztea eredugarria gerta daiteke, are gehiago edozein hiritarrek hain hurbil senti dezakeen osasungintzaren esparruan.

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea naizelako etorri naiz ekitaldi honetara, unibertsitateak bere ateak ireki ezezik bere baliabideak gizartearen eta euskal gizartearen zerbitzura ere jarri nahi dituelako. Eta zerbitzuarekin batera unibertsitateak erakutsi egin behar du zer egiten duen, zer ikertzen duen eta, jakina, euskaraz ere zer ari den sortzen, lan hori gure lemari erantzunez emankor gerta dadin eta gizarte osora zabal dadin.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea